lunes, 28 de febrero de 2011

PROIEKTUA ANTZEKOTASUNA

Fotokopiak

Argazkiak zein fotokopiak antzekotasunaren ohiko adibideak dira.
DIN A4 orriaren neurriak 29,7 × 21,05 cm dira.











Hortaz, txikitzea % 71koa izango da (gutxi gora behera)

ARIKETAK:

a) Jatorrizko orria haren bikoitza den DIN A3 neurriko orrian handitu nahi dugu (DIN A4 neurriaren bikoitza).
Zein izango da handitze-faktorea?










b) Jatorrizko orria DIN A6 neurriko orrira pasatu nahi bagenu, zein izango litzateke txikitze-faktorea?








c) 1:20.000 eskalako plano bat % 150 handitu nahi dugu kopia batean. Zein izango da planoak kopian
duen eskala? Zein neurri izango du kopiako zentimetro batek errealitatean?










d) Plano bat fotokopiagailuan handitzen edo txikitzen dugunean, zer gertatzen da bere eskalarekin?








Antzekotasuna zinean

Film askotan antzekotasun gaia agertzen da. Ikusleei  atentzioa ematen die pantaila handian gurekiko oso tamaina handia duten izakiak edota oso izaki txikiak ikusteak. Baina zenbaitetan, irudikapen horiek ez dira eskalan egiten , hau da, dimentsioak ez dira handitzen edo txikitzen arrazoi berean.

King Kong-i buruz egindako filma:
Gorila:          230 kg    eta      1,80 m-ko altura
Panpina:   2.900 kg     eta   15 m.

Laztana, seme-alabak txikiagotu ditut filmean (1991), zientzialari batek objektuen tamaina txikiagotzen dituen makina bat asmatzen du eta deskuiduz, seme-alabak % 99,36 txikiagotzen ditu. 

ARIKETAK:

a) Zein izan beharko luke King Kong filmeko panpinaren altuerak panpinak 2.900 kg-ko pisua izango
balu eta ondo eginda egongo balitz?

















b) Laztana...filmeko seme-alabetako baten altuera 1,60 metrokoa balitz, zein litzateke bere altuera aitak txikiagotu ondoren?









c) Umearen arra 18 cm-koa bada, zenbat neurtuko du txikiagotu ondoren?







d) Umearen pisua 45 kg-koa zen. Zenbat pisatuko luke txikiagotu ondoren?








e) Umearen oinatza 22 × 8 cm inguruko laukizuzena bada, zenbatekoa izango litzateke oinatzaren azalera filmean txikiagotu ondoren?







f) Gulliverren bidaiak (1996) filmean ere, Gulliverrek bera baino askoz txikiagoak diren pertsonak aurkitzen ditu Liliputen.Gulliverren eta Liliputeko biztanleen arteko antzekotasun-arrazoia 12 zen. Hori jakinda, kalkulatu Liliputeko biztanle baten altuera, oinatzaren azalera eta pisua, Gulliverrek 1,80 m-ko altuera, 30 × 10 cm-ko oinatza eta 80 kg-ko pisua bazuen.

1 comentario: